XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JANARIAK

Janari kontuan gauz asko erakutsi ditugu, batez ere, jan-gai edo bizi-gaiak eta oiek onartzeko gorputzak duan era.

Oiek ikasi ondoren, auxe izan bear da gure asmoa: ganaduari guk atera nai diogun onura edo protxua, al dan ondoen atera, ta au batik-bat, jan-banatze edo gobernuaren bitartez lortu edo iritxi bear degula.

Orrenbesteko garrantzia al dauka jan-banatze onek? Bai noski; ta lanerako, esnetako edo aragitako dauden ganaduak ez dute jan berdiña bear.

Jan-banatze au buruz eginda, lan esne edo aragi geiago lortzen da.

(Ikusi orria).

Len esan bezela, janari danak ez dira berdiñak; ez daramazkite bizi gai berdiñak; eta bizi gai batetik geiago edo gutxiago artzen dualarik, ganaduak ere indar geiago edo gutxiago izango du, erabat.

Janari bakoitzaren indarra neurtzeko, neurri bat artu bear-eta, garagarraren indarra aukera oi da.

Euskal-Errian gaur, garagarra baño geiago baba erabiltzen dalako eta biak indar berdintsua daukatelako, baba artuko degu neurritzat, eta orrela esango degu: garia, erresilloia eta garagarra, babaren paretsukoak dira; kilo babaren indarra irixteko, amairu kilo arbi, edo sei kilo terdi erremolatx, edo sei kilo alpalpa edo bi kilo terdi belar-ondu bear dira.

Azkenean ipiñiko ditut, geiena erabiltzen diran janarien bizi-gai, eta bakoitzaren indarra.

Ganadu bakoitzak bear duan janaria, ia metruakin bezin ondo neurtu legike.

Edade bakoitzean, edo edozein lan klasetan, zer bizi-gai eta zenbat bear duan, oso ondo ikasia dago, jende langille eta jakintsuak egin dituzten lanai eskerrak.